Lapurreta egin dute Damaso Azkueko hainbat garajetan

Uztarria.eus 2009ko api. 2a, 21:04

Bart gauean (asteazkenetik ostegunera) gertatu da

Lapurtutako guztia zehaztu gabe badago ere, auto bat eraman dutela baieztatu dute Ertzaintzatik

Damaso Azkue auzuneko garajeetan lapurreta egin dute bart gauean (asteazkenetik ostegunera) eta, besteak beste, auto bat lapurtu dute bertatik.

Garaje komunitarioa da lapurreta gertatu den lekua eta, polizia iturriek oraindik zehazterik izan ez duten arren, Udaltzaingotik esan dute "garaje pila batean" sartu omen direla, antza, lapurrak.

Ertzaintzak ere ez du gertatutakoaren gainean azalpen gehiago eman, jendeak "oraindik salaketarik ez duelako jarri", eta ezin izan dute zehaztu ez zenbat garajetan sartu diren lapurrak, eta ez zer harrapatu duten, aipaturiko ibilgailuaz gain.