Argazki Rallya igandean egingo dute, Azpeitia eta Azkoitia bitartean

Uztarria.eus 2009ko api. 1a, 12:04

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatzen duen lehiaketan parte-hartu nahi duenak igandean eman behar du izena, elkartearen egoitzan

Partaideek zazpi gai landu beharko dituzte: Autorretratoa, Udaberria, Librea, Azkoitiko frontoiak, Hamaiketakoa, Emozioa, Kirola eta Sorpresa argazkia

Urola Bailarako XXXII. Argazki Rallya datorren igandean egingo dute. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatzen duen lehiaketa aurten Azpeitia eta Azkoitiaren artean izango da.

Lehiaketa 9.30ean hasiko da. Bertan parte hartu nahi duenak izena igandean bertan eman beharko du, 09:00etatik 09:30era, Argazki Elkartearen egoitzan. Bost euro ordaindu behar dira izena emateko, baina 16 urte beherakoentzat doan izango da parte-hartzea. Partaide bakoitzak hutsik dagoen memoria tarjeta eraman beharko du. Ateratako argazkiak koloretan eta erresoluzio onenenean atera behar dira, JPG formatuan. Antolatzaileek adierazi dutenez, hamaiketako antolatu dute eta Rallya bukatu ondoren bazkaria egingo dute.

Rallya 14:00etan bukatuko da. Orduan, parte-hartzaileek Argazki Elkarteko egoitzara itzuli eta txartelak han deskargatu beharko dituzte. Gehienez jarraian ateratako 50 argazki izan beharko dituzte; beraz, ezingo dira argazkiak ezabatu. Partaideak gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta hilaren 12ยช baino lehen azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidera bidali beharko ditu, partaidearen zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz.

Gaiak

Aurtengo lehiaketako berrikuntza gaietan emango da. Aurreko urteetan, gaiak lehiaketa egunean bertan esaten zituzten, baina aurten partaideek zein gain landu beharko dituzten aurretik esatea erabaki dute. Guztira zazpi gai landu beharko dituzte: Autorretratoa, Udaberria, Librea, Azkoitiko frontoiak, Hamaiketakoa, Emozioa, Kirola eta Sorpresa argazkia. Autorretrato eta Hamaiketakoa gaiak ez dira puntuatuko, baina ez badira aurkezten 2 punturekin zigortuko da.

Sariak

Helduak:

  • 1. bilduma onena: 120 euro eta Azpeitiko eskudela.
  • 2. bilduma onena: 90 euro eta garaikurra.
  • 3.bilduma onena:60 euro eta garaikurra.

Sari bereziak:

  • Rallyko argazki onena: garaikurra
  • Fototeka argazki onena: garaikurra
  • Herriko lehen sailkatu ez saritua: garaikurra.

Gaztetxoak: 16 urtetik beherakoen hiru bilduma onenei garaikur bana.