Julian Bereziartuaren biografia argitaratu du Uztarriak

Uztarria.eus 2009ko mar. 28a, 15:03

Gaur (larunbata) izan da liburuaren aurkezpena

"Nire bizitzak ez du gehiegi kontatzeko, baina nire ibilbidetik aportatu dezakedan guztia liburu honetan dago", azaldu du medikuak

Ikusi aurkezpenaren bideoa hemen

Julian Bereziartua medikuaren biografia aurkeztu du Uztarria Komunikazio Taldeak. Uztarriak 2009. urtean hainbat azpeitiarren soslaiak egitearen proiektua jarri du martxan eta Bereziartuarena proiektu horretako lehen lana izan da.

Bereziartua oso pozik agertu da liburuaren emaitzarekin. "Nire bizitzak ez du gehiegi kontatzeko, baina nire ibilbidetik aportatu dezakedan guztia liburu honetan dago", azaldu du medikuak.

Julian Bereziartua Uztarriako ohorezko bazkide da 2008ko otsailaren 23tik. Orduan Bereziartuak osasun munduan eta hori hedabideetan zabaltzean euskararen alde egindako lana azpimarratu zituen Juan Inazio Azkuek.

Ander Ugarte kazetariak idatzi du biografia. Izan ere, Uztarriaren helburuetako bat komunikazio munduan diharduten azpeitiar gazteei aukera ematea da. "Esperientzia polita izan da liburu hau idaztea", azaldu du Ugartek, "Bereziartuaren biografia idaztea proposatu zidatenean, errespetuz hartu nuen lana. Izan ere, izenez bai baina pertsonalki ez nuen ezagutzen".

Liburuxken proiektua

Bereziartuaren biografiarekin Uztarriak urte honetan garatu nahi duen liburuxken proiektua jarri du martxan. Proiektuaren helburua azpeitiarrak euskarazko liburuak irakurtzera bultzatzea da.

Guztira, hamabi-hamalau liburuxkek osatutako bilduma da lortu nahi dena. Hala ere, 2009.urtean horietako lau izango dira argitaratuko direnak. Biografi horietako pertsonaiak Azpeitian esanguratsuak izan direnak izango dira.

Bazkideek etxean jasoko dute Bereziartuaren liburua, eta beste lan guztiak argitaratu bezain pronto. Bestalde, herriko liburu dendetan eta Uztarriaren egoitzan ere eskuratu ahal izango dira, 5 euroren truke.

Liburuaren aurkezpenaren bideoa ikusteko klikatu hemen

Uztarriaren produktuak

LIBURUAK

Joxe Takolo

Enekoitz Esnaola, 2001

Angel Otaegi

Iban Arregi, 2001

Imanol Elias

Mailo Oiarzabal, 2002

Patxi Altuna

Josune Etxeberria, 2003

Azpeitiko efemerideak

Imanol Elias, 2003

Azpeitiko mendi gida

Lagun Onak Mendi Bazkuna eta Uztarria Kultur Koordinakundea, 2004

Euskarazko prentsa eta Azpeitia

Uztarria Kultur Koordinakundea, 2004

Loiolarik ez balitz

IƱigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi, 2005

Otsobeltz

Andoni Salegi, 2005

Urrestillako musika taldeak

Asier Sustaeta, 2006

Azpetiarrak Espainiako Gerran

Amaia Mendizabal, 2006

Oroitarri

Kepa Urbieta, 2008

CD-a

Urolaldeko bertso zaharrak

Erniarraitz Bertsozale Elkartea eta Uztarria Kultur Koordinakundea, 2007

LIBURUXKA BIOGRAFIKOAK

Julian Bereziartua

Ander Ugarte, 2009

Liburuak oso-osorik webgune honetan irakur daitezke, ziberteka atalean .