'Trapu, trapu zaharrak!'

Uztarria.eus 2009ko ots. 16a, 12:02

Larunbat arratsaldean iritsi ziren Hungariako kaldereroak Azpeitira. Eltzeak eta mailuak eskuan zituztela, haurrek eta helduek kopla zaharrez bete zituzten herriko kaleak. Juan Antxieta musika eskolakoak eta Musika Bandakoak izan zituzten lagun. Uztarria.com Erdi kalean egon zen guztiekin.