Otsailaren 8an, Euskadiko txapela egongo da jokoan Ikasberri Krosean

Urola Kostako Hitza 2009ko urt. 30a, 10:01
Ikasberri Kirol Elkartekoek herenegun aurkezti zituzte XI. Ikasberri Krosa eta 45. Euskadiko Kros Txapelketa

Goenan jokatuko dute kros lasterketa eta helmuga eta irteera zerrategiaren atzeko belardian jarriko dituzte

Krosean izena emateko epea datorren asteartean bukatuko da

Otsailaren 8an XI. Ikasberri Krosa eta 45. Euskadiko Kros Txapelketa jokatuko dituzte Goenako kanpan. Izan ere, orain dela sei urte bezalaxe, Ikasberri Kirol Elkarteak hartu du Euskadiko Txapelketa antolatzeko ardura. Aurtengo lasterketak aldaketarik nabarmenena irteeraren eta helmugaren kokalekuan du, tokiz aldatu baitituzte. "Goenako kanpan izan beharrean, zerrategiaren atzeko belardian jarriko ditugu irteera eta helmuga", azaldu du Ikasberri Kirol Elkarteko Xanti Azurmendik.

Krosean izena emateko epea datorren asteartean bukatuko da. Izena, Euskadiko Atletismo Federazioan eman behar da. Alebin eta Infantil mailetan, Gipuzkoako Eskolarteko Kros txapelketa jokatuko dute eta Kadeteetatik gorakoetan Euskadikoa.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Kamel Ziani oriotarrak parte hartzeko asmoa duela azaldu omen du hedabideetan. Gainontzean, izen handiko lasterkariak espero dituzte Goenan: Gabriel Garin, Maitane Melero, El Miloudi, Leire Medina, Rakel Llanos, Hossain Kanache, Maitane Arraiza, Ainhoa Sanz...

"Kirol ikuskizun polita" izango dela eta jendea Goenara joatera animatu dute. Horrez gainera, lasterketa aurrera eramaten lagundu dutenei eskerrak eman dizkiete Ikasberrikoek, "krisia antzeman dugu, baina hala ere urte hauetan guztietan eta aurten lagundu digutenei eskerrak eman beharrean gaude".

Ikasberri krosa eta euskadiko txapelketa

XI. Ikasberri Krosa, Euskadiko 45. Txapelketa eta Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa

Otsailaren 8an da, Azpeitian, Goenako kanpan, Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta.

09:30. Alebin neska-mutilak. 1.500 metro. Bi itzuli 750 metroko zirkuituari. Gipuzkoako Eskolartekoa.

09:45. - Infantil neskak. 1.500 metro. Bi itzuli 750 metroko zirkuituari. Gipuzkoako Eskolartekoa.- Infantil mutilak. 2.250 metro. Hiru itzuli 750 metroko zirkuituari. Gipuzkoako Eskolartekoa.

10:00. Kadete mutilak. 5.550 metro. Itzuli bat 750 metroko zirkuituari eta bi 2.400 metrokoari.

10:25. - Kadete neskak. 2.400 metro. Itzuli bat zirkuitu luzeenari.- Jubenil neskak. 4.800 metro. Bi itzuli zirkuitu luzeenari.

10:50. Jubenil mutilak. 5.830 metro. Itzuli bat 1.030 metroko zirkuituari eta bi itzuli luzeenari.

11:20. Junior neskak. 5.550 metro. Itzuli bat zirkuitu motzenari eta bi luzeenari.

11:50. Junior mutilak. 7.200 metro. Hiru itzuli 2.400 metroko zirkuituari, luzeenari.

12:20. Senior eta Promesa neskak. 7.200 metro. Hiru itzuli 2.400 metroko zirkuituari.

12:50. Senior eta Promesa mutilak. 11.660 metro. Bi itzuli zirkuitu ertainari eta lau luzeenari.

Ikasberri kroseko irabazle Seniorrak

I. Krosa. 1999ko otsailak 20. Cipriano Burcio eta Maria Eli Martinez.

II. Krosa. 2000ko urtarrilak 16. Gizonezkoak: Kamel Ziani eta Maria Eli Martinez.

III. Krosa. 2000ko abenduak 17. Gizonezkoak: Kamel Ziani eta Iratxe Aranburu.

IV. Krosa. 2001eko abenduak 16. Gizonezkoak: Rafa Maritxalar eta S. Partdge.

V. Krosa. 2003ko otsailak 9. Ivan Sanchez eta Amaia Piedra.

VI. Krosa. 2003ko abenduak 7. Gontzal Sanz eta Itziar Urdangarin.

VII. Krosa. 2004ko abenduak 20. Ivan Sanchez eta Itziar Urdangarin.

VIII. Krosa. 2005eko abenduak 18. Mohamed El Gouarrah eta Itziar Urdangarin.

IX. Krosa. 2006ko abenduak 17. Kamel Ziani eta Iratxe Aranburu.

X. Krosa. 2007ko abenduak 23. Abdelhak Sabih eta Rosi Talavera.

Azken 10 urteotako Euskadiko Kros txapeldunak

1999. A. Perez eta Cristina Petite.

2000. Ivan Sanchez eta Cristina Petite.

2001. Ivan Sanchez eta Cristina Petite.

2002. Ivan Sanchez eta Cristina Petite.

2003. Ivan Sanchez eta Amaia Piedra.

2004. Alex Garretas eta Amaia Piedra.

2005. Alex Garretas eta Itziar Urdangarin.

2006. Bouazza El Mastati eta Itziar Urdangarin.

2007. Dahbi El Miloudi eta Cristina Petite.

2008. Dahbi El Miloudi eta Cristina Petite.