Udal gobernu berriak erabaki ditu batzordeak eta horietako buruak

Urola Kostako Hitza 2009ko urt. 28a, 13:01

Batzordeen eraketan aldaketak egin dituzte: Kultura eta Euskara sail batean bateratu ditu eta Hezkuntza eta Gazteria beste batean

Udaleko batzordeburu guztiak EAJkoak dira

EAJk osatutako udal gobernu berriak Azpeitiko Udaleko batzordeak eta bertako batzordeburuak izendatu ditu. Kopuruz, lehen adinako batzorde kopurua izango da hemendik aurrera ere: 11. Baina batzordeak osatzeko orduan aldaketa batzuk egin dituzte: Kultura eta Euskara bateratu egin dituzte sail batean eta Hezkuntza eta Gazteria beste batean. Orain arte, Kultura eta Gazteriak osatzen zuten sail bat eta Hezkuntza eta Euskarak bestea. Udalbarneko Erabilera Planaren jarraipena ere Kultura eta Euskara batzordeak hartuko du.

Udaleko batzordeburu guztiak EAJkoak dira —beste alderdi denak oposiziokoak dira—. Osaketari dagokionez, EAJri batzorde bakoitzean hiru ordezkari dagozkio (tartean batzordeburua), hautetsi independentistei bi, eta EAri eta Aralarri bana.

Urtarrilaren 17an eman zen udal aldaketa Azpeitian, Iñaki Errazkin orduko alkatearen kontrako zentsura mozioak aurrera irtetean.

Honatx batzordez batzorde buru izango direnak eta sail bakoitzean parte hartuko duten EAJko zinegotziak:

  • Hirigintza eta Ingurumena: Batzordeburua: Julian Eizmendi. EAJren gainerako ordezkariak: Joxe Urbistondo eta Julian Kortajarena. Ordezkoa: Iñaki Etxezarreta.
  • Langileria eta Antolakuntza: Batzordeburua: Iñaki Etxezarreta. EAJren gainerako ordezkariak: Nerea Aldai eta Jabier Altuna. Ordezkoa: Julian Eizmendi.
  • Zerbitzu Orokorrak eta Baserriak: Batzordeburua: Iñaki Etxezarreta. EAJren beste ordezkariak: Joxe Urbistondo eta Julian Kortajarena. Ordezkoa: Nerea Aldai.
  • Industria, Merkataritza eta Turismoa: Batzordeburua: Joxe Urbistondo. EAJren beste ordezkariak: Julian Eizmendi eta Iñaki Etxezarreta. Ordezkoa: Julian Kortajarena.
  • Ogasuna eta Kontuak: Batzordeburua: Julian Eizmendi. EAJren gainerako ordezkariak: Joxe Urbistondo eta Nerea Aldai. Ordezkoa: Iñaki Etxezarreta.
  • Kultura eta Euskara: Batzordeburua: Ana Mendizabal. EAJren gainerako ordezkariak: Julian Eizmendi eta Onintza Etxeberria. Ordezkoa: Jabier Altuna.
  • Gizartekintza: Batzordeburua: Ana Mendizabal. EAJren beste ordezkariak: Julian Eizmendi eta Jabier Altuna. Ordezkoa: Onintza Etxeberria.
  • Parekidetasuna: Batzordeburua: Onintza Etxeberria. EAJren beste ordezkariak: Nerea Aldai eta Ana Mendizabal. Ordezkoa: Julian Kortajarena.
  • Hezkuntza eta Gazteria: Batzordeburua: Nerea Aldai. EAJren gainerako ordezkariak: Ana Mendizabal eta Onintza Etxeberria. Ordezkoa: Jabier Altuna.
  • Festak: Batzordeburua: Jabier Altuna. EAJren gainerako ordezkariak: Julian Kortajarena eta Iñaki Etxezarreta. Ordezkoa: Onintza Etxeberria.
  • Kirolak: Batzordeburua: Julian Kortajarena. EAJren beste ordezkariak: Iñaki Etxezarreta eta Jabier Altuna. Ordezkoa: Ana Mendizabal.

Aurreko udal gobernuko organoen osaketa ikusi hemen