Urola Ikastolako nesken saskibaloi taldeak Ipar Fasea jokatuko du Gipuzkoa ordezkatuz

Urola Kostako Hitza 2009ko urt. 28a, 10:01
Urola Ikastolako nesken taldea garaipena ospatzen.

Azken fasea jokatu aurretik, Iurbentia, Tau eta CAI taldeen kontra jokatu beharko dute Urola Ikastolakoek

Ipar Fasea ACBk antolatzen duen eskola arteko hirugarren lehiaketa da

Urola Ikastolako BHIko nesken saskibaloi taldeak Ipar Fasea jokatuko du, Gipuzkoa ordezkatuz. ACBk antolatzen duen eskola arteko hirugarren lehiaketa da.

Ipar Fasea jokatu ahal izateko, aurretik lana gogor egin behar izan dute Urola Ikastola taldeko neskek. Joan den urtarrilaren 23an, Donostiako La Salle Ikastetxea mendean hartzea lortu zuten, 28-59 irabazita.

Baina, oraindik ere, azken fasean partze hartzeko zer egiteko asko dute Urola Ikastolako neskek. Azkeneko Fasea jokatu aurretik, Bilboko Iurbentia, Gasteizko TAU eta Zaragozako CAI taldeen aurka neurtu beharko dira.