Demokrazia 3.000.000 plataforma aurkezteko sinatu daiteke udaletxean

Uztarria.eus | Politika | Artikulua
2009-01-12 13:01

Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:30era eta 15:00etatik 18:00etara eman daiteke izena; larunbatetan, 09:00etatik 12:45etara

D3Mk 5.700 sinadura lortu behar ditu Gipuzkoan

Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesleen elkarteak martxoaren 1eko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hauteskundetan hautagaiak aurkezteko sinadurak biltzeko mahaia jarri dute gaur, asteartea, Azpeitiko udaletxean ere.

Udaletxeko sarreran dago mahaia, eta astelehenetik ostiralera eman daiteke sinadura, 09:00etatik 14:30era eta 15:00etatik 18:00etara. Larunbatetan, berriz, 09:00etatik 12:45ak arte egongo da irekita. Udalak adierazi duenez, San Sebastian bezperako astelehenean goizez soilik egongo da sinatzeko aukera.

Eusko Legebiltzarrerako bozetarako hautagaitza aurkezteko gutxienez ia 18.000 sinadura beharko ditu plataforma berriak: 5.700 Gipuzkoan, 9.500 Bizkaian eta 2.700 Araban. Hautagai zerrendak urtarrilaren 21a eta 26a bitartean aurkeztu beharko dituzte.

Joan den larunbatean aurkeztu zuten D3M, Bilbon, eta ezker abertzaleko kide ezagunak izan ziren agerraldian.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia 132 | 2009-01-12 : 13:01

PNV udalien eon dan bitartien ere Udaletxean egon zen sinadura bilketa.Sinadura bilketa beti udaletxean egin izan da.Ze esaten ai aiz alkatean partidu berriye ta ze txorrada. Ze nahi dek alderdi politiko baten sinadura bilketa harategi batean egitea edo ze ? Hoi dek kaka nahasteko gogue. Gainak egiak izenarekin, GEZURRE galanta.

Erabiltzailearen aurpegia egiak | 2009-01-12 : 13:01

Udaletxean??? Hori ere normala izango da? Partidu baten interesei laguntzea, kasualitatez alkatearen partido berria.... Ez al litzateke normalagoa separatzea eta Udaletxearekin ez binkulatzea?
Bihar PP, PSE, EAJ edo EB sinadurak jasotzea nahi ezkero ere Udaletxeak emango al lioke erreztasunik???

Erabiltzailearen aurpegia euli | 2009-01-12 : 14:01

ba ezta ezerreatik baino earra izengo zan ba partidu politiko bat eotie euskal herriko danak errepresentatzen gaituenak ze danak separaute ezteu behine ezerre konsegiuko, nere ustez.

Erabiltzailearen aurpegia maipaz | 2009-01-12 : 14:01

Egiak-i:
Benetan ai al tzea? Lanik ez al dezu iten o holako gezurrek idazten ibiltzeatik paga iteizue?
Holako ezjakintasunetik holako baieztapenak iten atrebitzie erreza da ezta?
Ta zorionez, ez PPk ez PSEk ez PNVk eta ez EBk ez tue berko sinaduraik hauteskunde batzutan aurkeztu al izeteko. Ta segurune aurkeztu deben plataforma horrek milaka herritarren sinadurie euki arren, ezingoue!!
Asike, badakizu, hasi gertaera horire KONDENATZEN!! Ze zentzuik gabeko gauzek esatiez aparte, KONDENAU hitze esaten besteik ez takizula emateu...

Erabiltzailearen aurpegia lekim | 2009-01-12 : 14:01

Nei atentziyue deitzeitenak alderdi berri honen izena da, demokrazia 3 milioi, juxtu euskalherriyen biztanle kopurue.
Oine hasidituk salbatzaile hauek danak errepresentatzen.

Erabiltzailearen aurpegia Bego | 2009-01-12 : 14:01

lekim, niri berriz deigarri gertatzen zaidana zure ezinegona da. PNVez al zegoen ba alderdien legeen aurka?, orduen poztu egin behar zenuke ezker abertzaleak hauteskundeetan egoteko aukera izatea, ez?.
Eta –egiak- erakusten duena berriz, ezjakintasun itzela. Sinadura bilketak Udaletxien edo notaritzan egin ohi dira. Orduen, idatzi aurretik enteratu, ez da ezer kostatzen eta.

Erabiltzailearen aurpegia egiak | 2009-01-12 : 15:01

Bego, nik galdera bat egin dut, eta erantzun didazue, punto. Arraroa iruditzen zitzaidan baino badirudi normala dela... ba bale, niretzat logikuena alderdi horren egoitzan egitea litzateke baino ez bada horrela ez daukat gehiego esateko.

Erabiltzailearen aurpegia Uztarria | 2009-01-12 : 18:01

Uztarriak Juale-ren erantzuna kendu egin du, web honetako arauak ez errespetatzeagatik.
Mesedez, bete arauak.
Uztarria

Erabiltzailearen aurpegia oba | 2009-01-13 : 00:01

Egiak, lekim, jonander, joxe joxe 2... nik etzekiat azkenaldiyen oporretan eo lan gutxikin zaudeten eo haoan/nan. Hainbeste gorroto ta kritika puskatzaile zeatik. defendiu hire ideologiye eta bota proposamenak, baino amorrue beste modu batea askatzie askoz hobe. Etzekiat, izena adine pertsona eo bat dabilen izen hoyen atzien. Ta hasi arrazoi hobioiek ematen, beti kontu igualan inguruen bueltaka, kaka nahasten. Gauza asko gertau dituk/n alde guztiyetan.

Erabiltzailearen aurpegia egiak | 2009-01-13 : 12:01

Oba, nik dakidala kritikatzeko askatasuna daukat, edo horren aura zaude? Niretzat udaletxea ez da toi egokia partidu baten sinadurak jasotzeko, berdin zait alderdia. Berriz esango dut, agian ez dezu nere azken erantzuna irakurri, badirudi praktika habituala dela sinadurak udaletxean jasotzea, nik ez nekien, eta nahiz eta alderdi horren egoitzan jasotzearen aldekoa izan, errespetatu egiten dut.
Hori zuretzat amorrue ta kaka nahaztea baldin bada....
Azkenik bi gauz, lehena, zorritxarrez batzuentzat, pertsona diferenteak gara, zer uste dezue ba Azpeitin danak zeuek bezala pentsatzen dutela??? Eta bigarrena, lan gutxi edo oporretan egon, nik dakidala neure arazoa da....

Erabiltzailearen aurpegia JoxeJoxe2 | 2009-01-13 : 19:01

oba,
neri dagokitenez eztiat uste amooruik bilatuko dekenik nik idatzitakoetan.
Egia esan errukia gehiago sentitzen diat ezker abertzaleagatik. ETArekin polizialki bukatzen bada gertatuko dela dirudin bezela, uste diat urte askoan sendatuko ez diren zauriak geratuko direla euskal gizartean. Momentun batean amorrua somatu baduk zihur aski inpotentzia izango huan.

Erabiltzailearen aurpegia aitortxo | 2009-01-13 : 20:01

sinaketa udaletxean edo notarioan, bakoitzak ikusiko du nun nahiago duen ,demokrata bezala, herriarrentzak, aukera bat ,geiago dek eta osteintzeko komentarioak
soberan daude...

Erabiltzailearen aurpegia Jonmi | 2009-01-13 : 20:01

egiak, bilbotarrek Bilboko udaletxean sinatu dezakete.

Erabiltzailearen aurpegia Jonmi | 2009-01-13 : 20:01

Ah! eta Bilboko udaletxean ez du Ezker Abertzaleak agintzen......

Erabiltzailearen aurpegia TxipliTxaplaPum | 2009-01-13 : 21:01

JoxeJoxe2, ETA bide polizialetik garaitzeko zain baldin bahago....attitte egin eta seguruenik Abitainera joango haizela hori ezagutu baino lehen. Komunekobideek ematen dizueten kaka guztia barneratzen dezue. Zaborra, zabor pileketa beldurgarria, zuen garunak moldeatzen dituena. Ez hadi horrek zain egon, aspertuko haiz bestela. Hobe elkarrizketa bideak irekitzen saiatzen hasten bagara, guardia zibil batek "Semanal"-ean esan zuen bezela: "ETA nunca se acabara por la via policial".

Erabiltzailearen aurpegia JoxeJoxe2 | 2009-01-15 : 10:01

Txipli,
Zoritxarrez gure kasuan elakarrizketa bideak alperrik direla frogatu duk.(Ez ulertu aurka nagoenik)
Alde batetik ETAk esaten dik autodeterminazio eskubiderik gabe ez dagoela pakerik eta bestetik estatu espainiarrak esaten dik inoiz ez duela autodeterminazio eskubiderik onartuko.
Gauzak horrela badira, 1000 urteko elkarrizketa ere alperrik duk, etzegok akordio posiblerik.
Elkarrizketak zerbaitetarako balio dezan aldeetako batek behintzat zeditzeko prest egon behar dik eta uste diat oraingoz ez dela gure kasua.
Eta esaten duk ETA ezin dela bide polizialen bitartez garaitu, noski, oso erraza duk pistola bat hartu eta eskoltarik gabe dijoan bati tiro egitea, hori zihur aski beti egin ahal izango dik ( orain GRAPOk egin dezakeen bezala) baina egia duk tendentzia nabarmena ikusten dela ETAren gainbeeran. Bai jendearen artean jasotzen duen babesari dagokionez eta bai estatuaren jarduera politikoa baldintzatzeko duen kapazitateari dagokionez ere. Gainera ez diat ikusten tendetzia hau aldatu egingo dela adirazten duen zantzurik.

Erabiltzailearen aurpegia azpeiti | 2009-01-15 : 15:01

joxe joxe, esaldi honetan ongi egon haiz "Alde batetik ETAk esaten dik autodeterminazio eskubiderik gabe ez dagoela pakerik eta bestetik estatu espainiarrak esaten dik inoiz ez duela autodeterminazio eskubiderik onartuko" baina gero ETAren aurka ditut hire hitz gogorrenak eta estatuari ez diok kañarik sartzen. Nola urlertu hau??
autodeterminazioa=libreki etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea. hau ukatzen duenarekin zergatik ez moztu harremanak??? zergatik PSOErekin hain ongi moldatu?? zergatik autodeterminazioa eskatzen dugunoi horrelako egurra eman?? nahi duana egin, baina euskal herrian sinetsiko bahu, ez huan edukiko orain duken jarrera. alde batera inork ez zeukak ezer utzi beharrik, estatuak utz diezagula etorkizuna erabakitzen eta kitto. oraingo egoera inposizioa da. zu onartzeko prest zaude?? baietz ematen du. ni ez. ezin dut onartu. ez nago mutu-itsu-gogor eta injustizietara inmunizatuta.

Erabiltzailearen aurpegia JoxeJoxe2 | 2009-01-15 : 17:01

azpeiti,
Ni ez natxeok ez estatu espainiarrak egiten duenakin ados eta ez ETAk egiten duenakin ados ta gainara uste diat ezin zaidala bien artean bat aukeratzeko eskatu.
Nik hemen ezker abertzaleari zuzenduta askoz gehiago idazten diat,esperantza daukadalako egunen batean ezker abertzalearen jarrera aldatuko dala.
Inongo esperantzarik etzeukeat gaur egungo konfrontazio eskemarekin estatu espainiarrak autodeterminazio eskubidea onartuko duenik.

Erabiltzailearen aurpegia azpeiti | 2009-01-15 : 20:01

ETA eta espainiarren artean aukeratu beharrik ez duk. hik sinesten baduk espainiako gobernuak euskaldunoi inposizioa egiten ari zaigula egin dezakek lana inposizio horren aurka.
eta galdera bat, zein da hire autodeterminazioa onartzeko plana?? jakitea gustatuko litzaide, agian ona da. baina autodeterminazioa ukatzea antidemokratikoa da, eta hori da gatazkaren gakoa. ETA ondorioa da, gustatu edo ez. Beraz hobe sustraiietara jotzen badugu ezta?? sintomentzat aspirinarekin ez da gaixotasunik sendatzen. nire iritzia da.
jakingo bazenu espainiarrak fatxena zenbat poztuko litzateken hi bezelako azpeitiar bat autodeterminazioa eskatzen dugunon aurka horrela idazten ikusita....baino norberak ikusiko du. neri pena sartzen zaidak, zenbat eta zenbat euskaldun fatxen diskursoa bereganatuta dabiltzan ikusita, autodeterminazioa (gehiengoaren erabakia) bezalako gauza sinple eta demokratikoa eskatzen dugunon aurka. pena bat da.

Erabiltzailearen aurpegia JON | 2009-01-15 : 21:01

Azpeiti:
Edozeñek ulertzen zaitue!
ANVk ez du ETA kondenatzen ta harremanak puskau beakin elkarrizketan jarraitu ta egunen batien pakie lortzeko.Orduen zeba eskatzeiok EAJi PSOEkin harremanak puskatzeko?Autodeterminaziyue lortzeko hauekin hitzeinberko diau ezta?
Ta ETA ondorioa dela?.Hemen norbaitek presoen sakabanatzea ta tortura ETA dagoelako direla esan duenean hauek justifikatzen dituela leporatu zoabe.
Hik horrekin ETA justifikatze al dek?Neretzako ETAK etzakek justifikaziyoik,eztik iñor errepresentatzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa