Iraurgi Saskibaloiak Urolako I. Gabon Saria antolatu du

Uztarria.eus 2008ko abe. 26a, 11:12

Mini-basketeko txapelketa egingo dute larunbat eta igande honetan

Euskal Herriko, Espainiako eta Kataluniako alebin mailako neska-mutilek hartuko dute parte

Iraurgi Saskibaloiak Urolako I. Gabon Saria antolatu du Eguberriko oporretarako. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako udalen basesarekin, mini-basket mailako txapelketa jokatuko dute aste bukaera honetan (abenduaren 27 eta 28an).

Alebin mailako neska-mutilek hartuko dute parte hiru herrietan jokatuko duten txapelketan. Hamasei talde ariko dira guztira eta Euskal Herriko, Espainiako eta Kataluniako gaztetxoak ikusi ahal izango dira bertan. Kantabria, Errioxa, Iruña, Madril, Valladolid, Donostia, Azpeitia eta Azkoitiko partaideak ariko dira.

"Guk askotan eramaten ditugu gureak kanpora, antzeko txapelketara. Geuk ere bat antolatzea erabaki genuen", esan du Iraurgi SBko zuzendari Jose Luis Zubizarretak.