Gabonetako haur parkea igandean zabalduko dute, Izarraitz frontoian

Uztarria.eus 2008ko abe. 24a, 11:12

Arratsaldeko lauretatik zortzietara egongo da zabalik, urtarrilaren 6a arte

Sarrerak 2 euro balioko ditu

Azpeitiko Udalak haurrentzat antolatu duen gabon parkeak igandean zabalduko ditu ateak, Izarraitz frontoian. 2 eta 12 urte bitartekoek abenduaren 28tik urtarrilaren 6a arte gabon parkean jolasteko aukera izango dute, abenduaren 31an salbu.

Ordutegiari dagokionez, arratsaldeko lauretatik zortzietara egongo da zabalik. Sarrera 2 euro balioko ditu.