Txapelen omenezko jaialdia gaur, ostirala

Uztarria.eus 2008ko abe. 19a, 12:12

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak eta Lankuk antolatu dute bertso saioa; 22:30ean hasiko da, Izarraitz pilotalekuan

Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Imanol Lazkano, Iker Zubeldia eta Nekane Zinkunegi izango dira bertsolariak

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak eta Lankuk Txapelen omenezko bertso jaialdia antolatu du. Izarraitz pilotalekuan izango da eta 22:30ean hasiko da.

Sei bertsolari entzuteko aukera izango da, herritarrak nahiz kanpotik etorritakoak. Andoni Egaña zarauztarra, Maialen Lujanbio hernaniarra, Iker Zubeldia zegamarra, Nekane Zinkunegi errezildarra eta Sebastian Lizaso eta Imanol Lazkano azpeitiarrak ariko dira kantuan. Jokin Uranga azpeitiarra gai-jartzaile lanak egingo ditu.

Sarrerak bost euroren truke egongo dira salgai, Izarraitz pilotalekuan bertan.

Bertso saioa

Noiz eta non?. Gaur, ostirala, 22:30ean, Izarraitz pilotalekuan.

Bertsolariak. Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Imanol Lazkano, Iker Zubeldia eta Nekane Zinkunegi.

Gai-jartzailea. Jokin Uranga

Sarrera. Bost euro. Izarraitz pilotalekuan eros daitezke.