Inazio Uria zenaren senide eta lagunek egindako bilkura

Uztarria.eus 2008ko abe. 10a, 19:12

Inazio Uria zenaren familiakoek eta lagun hurbilek gaur (asteazkena), 13:00etatik, ordu laurdeneko elkarretaratze isila egin dute Loiolan, ETAk hura tiroz hil zuen toki eta ordu berean. Familiak ohar batean adierazi duenez, Uriaren senitartekoek eta lagunek Gabonak bitartean asteazkenero biltzeko asmoa dute han. Hemen gaurko bilkurako irudiak.