Bertso Parrandan Man taldea aurrera

Urola Kostako Hitza 2008ko aza. 17a, 10:11
Bigarren kanporaketa ostiralean egin zuten. (Irene Elorza)

Mini, Ander Urbieta eta Naparra finalaurreko saioetara sailkatu dira Azkoitian egindako saioan

Aure taldearen aurka jokatuko dute finalaurrekoa

Bertso Parrandako bigarren kanporaketa jokatu zen, herenegun, Azkoitiko Etxe Aitz tabernan. Urti (Urko EgaƱa, Ruben Gorrotxategi eta Tibalt Alberdi) eta Man (Mini, Ander Urbieta eta Naparra) taldeak aritu ziren lehian, eta Man hirukotea gailendu zen.

Honenbestez, erabakita geratu da datorren abenduaren 12an Errezilgo Trintxeran jokatuko den finalaurrekoa: Man eta Aure taldeak ariko dira elkarren aurka.

Bertso Parrandaren hurrengo saioa azaroaren 21ean izango da, Azpeitiko Korralen. Txanboiek eta Neli taldeek jokoan izango dute finalaurretarako beste txartela.