Itsasik dantza solte ikastaroa antolatu du

Urola Kostako Hitza 2008ko aza. 5a, 11:11

Hilaren 10ean hasiko dira dantza ikastaroak

Euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duten guztiei zuzendutakoa da

Itsasi Euskal Kultur taldeak dantza suelto ikastaroa antolatu du, urteko sasoi honetan ohi bezala. Hilaren 10ean hasiko dira dantza ikastaroak eta abenduaren 17ra arte izango dira saioak Itsasiko lokaletan (Jesus Mariatan), astelehenetan eta asteazkenetan, 21:00etatik 22:00etara bitartean.

Ikastaroa doan da eta euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duten guztiei zuzendutakoa da. Beraz, dantza saioetan parte hartu nahi dutenek datorren astelehenean, 21:00etan, Itsasiko lokaletara azaldu besterik ez dute.