Igerilekuak 7 eta 13 urte bitartekoentzat igeri ikastaroa antolatu du

Uztarria.eus 2008ko aza. 5a, 12:11

Astelehenetik ostiralera izango da, 17:30etik 18:30era

Izen ematea igerilekuan egin beharko da eta azaroaren 19a izango da azken eguna

Zazpi eta hamahiru urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako igeri ikastaroa antolatu du igerilekuak. Ikastaroa abenduaren 1etik 22ra izango da, egunero astelehenetik ostiralera, 17:30etik 18:30era. Kirol Patronatuko bazkideek 44.02euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, berriz, 77.06euro. Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroa martxan jartzeko 8 laguneko taldea osatu beharko da eta 12 lagun izango da gehiengo kopurua.

Izena emateko azken eguna azaroak 19, asteazkena, izango da. Informazio gehiagorako 943 814121 telefono zenbakira deitu behar da.