Bi gizonezko atxilotu dituzte taberna batean lapurtzen saiatzeagatik

Urola Kostako Hitza 2008ko aza. 5a, 11:11

Atxilotutako bi gizonezkoek beren gauzen artean ia mila euro zituzten

Herriko beste taberna batean ere antzeko lapurreta gertatu zen urriaren 31n

Landetako taberna bateko makina txanponjale bateko dirua lapurtzen saiatzeagatik bi lagun atxilotu zituen Ertzainak heregenun. Tabernako jabeak ertzainei deitu zien,ustez hiru lagun tabernako makina bateko dirua lapurtzen ari zirelako.

Azkoitiko Ertzainetxeko uniforme gabeko patruila bat joan zen tabernara eta bi gizonezko makinaren ondoan ikusi zituzten; makinaren atea zabalik zegoen. Gizonetako bat makinaren aurrean makurtuta ikusi zuela eta hirugarren batek alde egin zuela adierazi zien tabernariak ertzainei. Orduan, ertzainek 34 eta 37 urteko bi gizonezkoak (F.A. eta M.T.) atxilotu egin zituen.

Ertzainen arabera, atxilotutako bi gizonezkoek beren gauzen artean ia mila euro zituzten, billetatan eta txanponetan banatuta, baita hiru sakelako telefono eta telefono mugikorrentzat lau txartel SIM ere. Atxilotutako bi lagunak gaur goizean utzi ditu Ertzaintzak epailearen esku, polizia eginbideak bukatutakoan.

Urriaren 31n Azpeitiko beste taberna batean antzerako beste gertakizun bat izan zela adierazi du Ertzaintzak, "hiru lagunek jolas makinetako baten atea irekitzea lortu zuten eta presaka ihes egin zuten, zerbitzariak harrapatu zituenean". Orain Ertzaintza ikertzen ari da atxilotutako lagunek joan den ostiraleko saioan parte hartu ote zuten.