Flamenkoa eta Sukaldaritza makrobiotikoko ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Uztarria.eus 2008ko urr. 15a, 11:10

Flamenkoa asteazkenero egingo da, 19:30etatik 21:00etara eta Sukaldaritza Makrobiotikoa larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara

Bi ikastaroak 40 euro balio dute eta Zapo Txokon emango dituzte

Udaleko Gazteria Sailak datorren hiruhilerako antolatutako flamenko eta sukaldaritza makrobiotikoari buruzko ikastaroak gaur, asteazkena, hasiko dira. Bi ikastaro hauetan izena emateko epea duela egun batzuk bukatu zen arren, oraindik tokia dago interesatuta dagoenarentzat.

Flamenko eta sukaldaritzako ikastaroak Zapo Txokon emango dituzte. Aurrenengoa, asteazkenetan da 19:30etik 21:00etara, eta Carmele Cepero izango da irakaslea. Sukaldaritza Makrobiotikoa irakasten Itziar Bandres ariko da. Larunbatetan izango dira sukaldeko saioak, 10:00etatik 13:00etara.

Bi ikastaroak 40 euro kostatzen dute eta Gazte, Ikasle edota langabetu txartelarekin 35 euro.