Sendotzeko saioak antolatu ditu Zaparraiek

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 29a, 11:09

Saioa bihar, asteartea, egingo dute, Frontoi Txikiaren ondoko lokalean

Hemezortzi urte beteta edo betetzear dituzten gazteentzako saioak dira

Azpeitiko Parrokiako Zaparraie Gazte Taldeak Sendotza Ibilbidean parte hartzeko gonbidapena egin du. 18 urte beteta edota betetzear dituzten gazteak animatu nahi ditu asteartean, 19:30ean, Frontoi Txikiaren ondoan Zaparraiek duen lokalean izango den saiora.