Xoxoteko aterpeak webgune berria du

urola kostako hitza 2008ko ira. 29a, 11:09

Hainbat atal ditu aterpearen webgune berriak eta informazioa gehitzen joateko asmoa dute aterpezainek

Webgune berriari esker erreserbak posta elektronikoz egiteko aukera izango da

Xoxoteko mendi aterpeak webgune berria du eta hil honetan bertan jarri dute martxan. Helbidea www.xoxotekoaterpea.com da. Orain arte, Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean (www.lagunonakmb.org) izan du tokia aterpeak, baina hemendik aurrera sarean bere helbide propioa izango du.

Aterpeko webgunean erreserbak posta elektronikoz egiteko aukera ere jarri dute. "Era horretan aterpea gau eta egun bizirik izango baita", diote aterpezainek.

Aterpeko webgunean hainbat atal daude, besteak beste, inguruko gailurren informazioa, aterpeko prezioak eta egutegia. Denborarekin informazioa zabaltzeko asmoa dute, gainera.