'Txiki' eta Otaegi gogoratuko dituzte bihar euren herrietan

urola kostako hitza 2007ko ira. 26a, 11:09

Gudari Eguna dela eta omenaldiak egingo dituzte eskualdeko hainbat herritan. Garrantzitsuenak Zarautzen eta Azpeitian egingo dira.

Haizea eta sustraiak , Txiki, Otaegi eta gerrako fusilatuei buruzko dokumentala Zinemaldian aurkeztu dute

Gudari Eguna ospatuko dute bihar eskualdeko hainbat herritan. Ekitaldi garrantzitsuenak Zarautzen eta Azpeitin egingo dira, bertakoak baitziren frankismoko azken fusilatuetariko bi: Juan Paredes Manotas Txiki zarauztarra eta Anjel Otaegi nuarbetarra. 1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten bi etakideak eta, ordutik, horren oroimenean egun horretan ospatzen da Gudari Eguna.

Zarauzko eta Azpeitiko egitarauak

Azpeitiko egitaraua

  • 12:00etan.Gudariei omenaldia egingo diete Nuarbe auzoan.
  • 19:00etan. Manifestazioa egingo dute herriko plazatik abiatuta Izan zirelako gara, garelako izango dira. Borroka da bidea! lelopean.
  • 21:00etan. Afaria eta, horren ondoren, ekitaldia egingo dira Frontoi Txikian.

Zarauzko egitaraua

  • 12:00etan. Zarauzko hilerrian, "frankismo garaian fusilatutakoei eta frankismoko biktimei" omenaldia egingo diete, Ahaztuak elkarteak deituta.
  • 20:00etan. Musika plazatik abiatuta, manifestazioa egingo dute, ezker abertzaleak deituta.