Apustuak egiteko makina jarri dute Iraurgi SBn

urola kostako hitza 2008ko ira. 25a, 11:09
Iraurgiko tabernan apustuak egiteko jarritako makina.

Makinan kirol guztietako apustuak egin daitezke

Azpeitian lehena da

Kirol apustuak egiteko makina jarri dute Iraurgi Saskibaloia tabernan. Makina horretan kirol mota guztietako apustuak egin daitezke eta Iraurgikoen esanetan, "erraz erabiltzen den makina da". Iraurgikoen tabernan, Kirol Jokoa etxeko makina jarri dute eta Azpeitian lehena da. Iraurgikoen esanetan, aste honetan Izeta II.a eta Aimar Irigoien harri-jasotzaileen arteko desafioa dago pil-pilean.