Mendi ibilaldi gidatua antolatu dute iganderako

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 18a, 11:09

Loiola-Ekain-Zestoa da egin beharreko ibilbidea

Txartela igandean erosi behar da Loiolako Turismo Bulegoan, 8 euroren truke

Iraurgi Lantzenek eta Loiolako Turismo Bulegoak mendi ibilaldi gidatua antolatu dute iganderako. Loiola-Ekain-Zestoa da egin beharreko ibilbidea eta parte hartu nahi dutenak goizeko 09:00etan Loiolako Turismo Bulegoaren aurretik abiatuko dira. Gutxi gorabehera, zazpi bat orduko ibilaldia izango da eta bertan parte hartzeko 8 euro ordaindu behar dira. Txartela igandean bertan Loiolako Turismo Bulegoan erosi beharko da; bertako telefono zenbakia 943 151878 da.