Larunbatean Garagardo Jaia izango da Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 18a, 11:09

Hainbat garagardo dastatzeko aukera emango dute

Gauerako Doubling Boys eta Rosi Boys taldeen kontzertuak antolatu dituzte

Larunbatean, Garagardo Jaia antolatu dute Azpeitiko Gazte Asanbladakoek Gaztetxean. Festari hasiera 20:00etan emango diote eta hainbat garagardo dastatzeko aukera emango dute bertan. Ondoren, 23:00etan kontzertua izango da, Doubling Boys eta Rosi Boys musika taldeekin. Garagardo festarako sarrera 8 euro kostatuko zaie ikasleei eta langabetuei; eta gainontzeko guztiei, berriz, 10 euro. Janaria bakoitzak eraman beharko duela jakinarazi dute festaren antolatzaileek.