Haur eta helduentzat igeriketa ikastaroak

urola kostako hitza 2008ko ira. 18a, 11:09

Haurrentzako hiru ikastaro desberdin antolatu dituzte, adinaren arabera

Ikastaroetan matrikulatzeko Igerilekuan izena eman behar da

Udal Igerilekuan haurrentzako eta helduentzako igeriketako ikastaroen eskaintza prestatu dute dagoeneko. 2 eta 3 urteko haurrentzako saioak 16:15etik 16:45era artean izango dira eta dagoeneko lehen taldeak abian jarri dituzte. 3 eta 4 urteko haurrentzako saioak 18:00etatik 18:30era izango dira, eta 6 eta 7 urtekoen saioak, azkenik, 17:30etik 18:30era. Helduentzako igeriketako ikastaroetako saioak 07:00etan, 10:00etan, 15:15ean eta 19:30ean izango dira. Izena, Udal Igerilekuan eman behar da edota 943 814121 telefono zenbakira deituta.