Uztaro Haur Eskolan matrikulazio epea zabalik

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 17a, 12:09

Epea gaurtik hilaren 30a arte irekita egongo da

Orain matrikulatzen direnek azaroan, abenduan, urtarrilean eta otsailean hasteko aukera izango dute

Uztaro Haur Eskolak matrikula egiteko epea zabaldu du. Gaur hasi eta hilaren 30a arte irekita izango dute haur eskolan izena emateko epea; eguerdian 12:30etik 14:00etara bitartean izango da. Haur eskolakoen esanetan, orain matrikula egiten duten haurrek azaroan, abenduan, urtarrilean eta otsailean hasteko aukera izango dute. Uztaro Haur Eskolako telefono zenbakia 943 813190 da.