Arte eta Diseinu Ikastegian ikasturte berrirako prest

uztarrria.com 2008ko ira. 10a, 13:09

Talla Egurrean, Haurrentzako Eskulan Ikastaroa eta Oleo ikastaroak eskainiko dituzte

Urriaren 1ean hasiko dute ikasturtea

Adi Arte eta Diseinu Ikastegian ikasturte berrirako hainbat ikastaro antolatu dituzte. Oleoa, Haurrentzako Marrazki eta Eskulanak eta Talla Egurrean izango dira aurten eskainiko dituzte.

Oleo eta beste teknikekin egindako pintura ikastaroa Jose Javier Ansola irakasleak eskainiko du. Astelehenetik ostegunera, arratsaldetan izango da, 15:30etik 17:00etara.

Haurrentzako Marrazki eta Eskulan ikastaroa ere astelehenetik ostegunera izango da. Beatriz Pozok eskainiko du eta 17:30ean hasi eta 19:00ak arte iraungo dute.

Antolatu duten hirugarren ikastaroa, Talla Egurrean, Mikel Sanjuanek eskainiko du. Hori ere astelehenetik ostegunera izango da, 19:30etik 21:00etara.

Ikasturte hasiera urriaren 1ean

Hiru ikastaroak Adi Arte eta Diseinu Ikastegiak Joxe Artetxe etorbidean duen eraikinean izango dira. Ikastaroa urriaren 1ean hasiko da eta interesatuek, datorren astelehenetik hasita, astelehenetik ostegunera bitartean eman beharko dute izena, 17:30etik 19:00etarako ordutegian.