Musika Eskolan izena emateko aukera

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 2a, 13:09

Ostiralera bitartean eman daiteke izena

Ikasturtea hilaren 8an hasiko dute

Juan Antxieta Musika Eskolak hilaren 8an hasiko du ikasturtea. Oraindik izena eman gabe daudenek horretarako aukera dute aste honetan, ostirala bitartean, 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era.

Bestetik, ordutegia zehaztu gabe duten ikasleek ostiralean izango dute horretarako aukera, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Musika Eskolako telefono zenbakia 943 816263 da.