Hasi dira festak

Uztarria.eus 2008ko uzt. 30a, 14:07
Txupinazoaren unea udaletxeko balkoian.

Txupinazoa osasun arloan borondatezko lana egiten dutenek bota dute; Txolartek, Karidadeko mojek eta odol emaileek

Larunbatera arte hainbat ekitaldi izango dira

Iritsi da uztailaren 30a, San Inazio bezpera, eta hamabiak puntu-puntuan zirela hasi dira festak Azpeitian. Abuztuaren 2ko (larunbata) gauera arte festa giroa izango da nagusi herrian.

Aurtengoan osasun arloan borondatezko lana egiten dutenak omendu nahi izan ditu Udalak eta horien izenean Txolartek, Karidadeko mojek eta odol emaileek bota dute txupinazoa. Iñaki Errazkin alkateak lagundu die, Udaleko beste zinegotziekin batera.

Jende ugari dabil eguerdian Azpeitian, eta laster herri bazkaria egingo dute plazan. Giro onak ez du etenik izango gaur, hainbat ekitaldi izango direlako.

Saninazioetako egitaraua

Uztailak 30, asteazkena (San Inazio bezpera)

-11:00. Hamaiketako herrikoia plazan.
- 11:30. Kontzentrazioa plazan, ‘Etxean nahi ditugu!’ lemapean.
- 12:00. Txupinazoa udaletxeko balkoitik.
- 15:00. Herri bazkaria (paella eta txipiroiak) plazan. Bazkalostean, bertso onenaren txapelketa eta Incansables Txarangaren emanaldia.
- 17:00. Txosnen irekiera eta segidan gazteen arteko jokoak. Haurrentzako Kuko, Truku eta Bolewn-en jaialdia Olazko Amaren plazan. Izarraitz pilotalekuan, San Inazio Jaialdiko Erremonte finala.
-18:00. Zezen txikiekin jolasak Santiago Kalean. Batuband musika taldearen emanaldia kaleetan zehar.
- 19:00. Loiolako Basilikan, meza eta bederatziurrena.
- 22:00. Uztarriako Pourraren sari banaketa txosnetan. Segidan, karaokea.
- 23:00. Erromeria txosnetan Beste Bat taldearekin. Loiolan, Su Festak Pirotecnia Zaragozana-ren eskutik.
- 23:30. Niko Etxart eta Hapa-Hapa + Dominika, eta Niko Etxart eta Robert Landabururen emanaldia plazan. Olazko Amaren plazan ‘Viva Jalisco’ Mariatxien kontzertua eta kalejira. Perez Arregi plazan, Saioa, Alabier eta Lutxurdio.

Uztailak 31, osteguna (San Inazio eguna)

-09:00. Herriko Musika Banda, Biasteriko Dultzaineroak eta Izarraitz Txistulari Talderen eskutik, Goiz Eresia.
- 10:00. Udaletxeko ordezkarien korporazio Parrokiara.
- 10:30. Prozesioa.
- 11:00. Soreasuko Sebastian Donearen Elizan, meza santua.
- 12:00. Zezenen aukeraketa.
- 12:30. Entzierro txikia Eliz Kaletik Santiago kalera, Zezen-Beltz taldearen eskutik.
- 13:00. Udaletxeko arkupetan, Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua.
- 16:00. Umeentzako emanaldia, Poxpolo, Mokolo eta Konpainia pailazoen eskutik, plazan.
- 18:00. Zezenketak zezen-plazan.
- 18:30. The Mckensy’s taldearen emanaldia herriko kaleetan zehar.
- 20:00. Zezen plazatik irtenda, Oria txarangarekin kalejira.
- 20:30. El Nuevo Talisman taldearen emanaldia plazan.
- 22:00. Arrupe-ren omenezko ikuskizuna Gontzal Mendibilen eskutik, Loiolako Basilika aurrena.
- 22:30. Izarraitz pilotalekuan, Aspeko pilotarien arteko partidak.
- 23:00. Txosnetan, Ihes eta Hesian musika taldeen kontzertuak. Loiolan, su festak Pirotecnia Astondoa-ren eskutik.
- 23:30. El nuevo Talisman-en emanaldia plazan. Olazko Amaren plazan, nazioarteko dantza emanaldia: Eslovakiako Maj dantza taldea eta segidan, Kupela taldearekin erromeria. Perez Arregi plazan, Dj Referee.

Abuztuak 1, ostirala (San Inazio bigarrena)

-09:00. Izarraitz Txistulari taldeak, Azpeitiko Musika Bandak eta Biasteriko Dultzaineroek, Goiz Eresia.
- 10:00. Loiolan kontzentrazioa: ‘Euskal Presoak Euskal Herrira!’. Plazan Bakailao txapelketa.
- 10:15. Lehendakariari eta Eusko Jaurlaritzako eta diputaziokoei agurra herriko plazan. Ondoren, korporazioan Loiolara joango dira.
- 11:00. Loiola, meza nagusia.
- 12:00. Zezenen aukeraketa zezen-plazan.
- 12:30. Entzierro txikia Eliz kaletik Santiago kalera.
- 13:00. Herriko plazan, Itsasi dantza taldekoek aurreskua dantzatuko diete agintariei.
- 16:00. Herriko plazan, herriko gaztetxoenentzako jaialdia: Goming, barko mugikorra, arrain zanpa, olarru oceanic, ludotekak, txalupak uretan…
- 18:00. Txosnetatik abiatuta Rally poteoa. Santiagoa kalean, Zezen txikiekin jolasak. Zezen-plazan zezenketak.
- 18:30.Funky emanaldia A L’Olla talderen eskutik kaleetan zehar.
- 20:00. ‘Tira independentziaren sokari!’ sokatira txapelketa herriko koadrilen artean, txosnetan.
- 22:30. Izarraitz pikotalekuan, Asegarceko pilotarien arteko partidak.
- 23:00. Gazte Independentisten ekitaldia txosnetan. ‘Herri bat piztutzera goaz! Etorkizuna independentzia’.
- 23:30. Loiolan, su festak Pirotecnia Zaragozano Caballer-en eskutik. OlazkoA maren Plazan, Golden Appel Quartet. Herriko plazan, Berri Txarrak eta telonero herriko musika taldeak.
- 06:00. Incasanbles Txaranga kaleetan.

Abuztuak 2, larunbata (San Inazio hirugarrena)

-07:00. Sokamuturra herriko plazan.
- 12:00. Zezenen aukeraketa.
- 12:30. Zaldi domaketa erakustaldia herriko plaza nagusian.
- 18:00. Zezen-plazan zezenketak.
- 22:00. Gozategi eta Kerobia musika taldeak plaza nagusian.
- 23:00. Zea Mays.
- 24:00. Suziri eta danbatekoen bidez 2008ko Herri Festen bukaera.