Festetan ere presoak-eta gogoan

Uztarria.eus 2008ko uzt. 30a, 14:07
Etxerat-ek deituta egin dute elkarretaratzea plazan.

Txupinazoaren aurretik elkarretaratzea egin dute plazan

Ostiralerako ere elkarretaratzea deitu du Etxeratek; 10:00etan, Loiolan

Urtero bezala, presoen eta deportatuen alde Etxean nahi ditugu lelopean, elkarretaratzea egin dute gaur (asteazkena) plazan, Etxerat-ek deituta, txupinazoaren aurretik. Hala, festetan ere herriko presoak eta deportatuak gogoan izan dituzte haien senide eta lagunek.

Abuztaren 1ean (ostirala), San Inazio bigarrenez, lelo berarekin, elkarretaratzea deitu dute 10:00etarako. Orduan, Loiolako Basilikaren aurrean bilduko dira.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Puerto Santa Maria I (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.070 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi) Mureten (Frantzia) preso, 350 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten.
- Jabi Agirre. Poisin (Frantzia) preso, 950 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Garikoitz Etxeberria. (Kafe) Bonxen (Galizia) preso, 665 kilometrora. 2007ko otsailean atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Inaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org