Iritsi dira txosnak herrira

Uztarria.eus 2008ko uzt. 24a, 13:07
Irudian, txosna bakoitzak aurtengo festetan izango duen lekua.

Atzo, asteazkena, muntatu zituzten santiyotarako irekiko dituzten bi txosnak

Gainontzekoak larunbatean irekiko dituzte

Santiyo bezpera da gaur, hilak 24, eta dagoeneko iritsi dira txosnak herrira. Atzo, astelehena muntatu zituzten santiyotarako irekiko dituzten bi txosnak: Gaztetxearena eta gazte mugimendukoa. Ohiko lekuan muntatu dituzte, Berdura Plaza atzean. Bihar, Santiyo eguneko ganadu feria ere Zelailuzen egiten delako zabalduko dituzte gaur bi txosna. Gainontzekoak larunbatean irekiko dituzte.

Berrikuntzekin

Berrikuntzak ere badira aurten, ordea. Aurten, lehenengo aldiz, karpa jarriko dute txosna gunean. 200 lagun ingururentzako jateko tokia jarriko dute, "mahai eta aulkiekin" eta otartekoak eta errazioak salduko dituzte.