Orkatz Kultur Elkarteak 'Klik' argazki lehiaketa antolatu du

Uztarria.eus 2008ko uzt. 8a, 14:07
Argazkian lehiaketa iragartzen duen kartela eta atzean, Orkatz Kultur Elkartea.

Lehiaketako gaia oporrak eta euskal presoak izango da

Argazkiak irailaren 30a baino lehen utzi beharko dira Orkatzen

Orkatz Kultur Elkarteak Klik argazki lehiaketa antolatu du. Lehiaketako gaia oporrak eta euskal presoak izango da. Hala, herritarrek oporretan doazen tokira doazela, euskal presoak gai hartuta ateratako argazkiak jasoko dira. Antolatzaileek zenbait ideia ere luzatu dizkiete lehiaketan parte hartzeko asmoa dutenei: "Euskal Presoen aldeko maindirea erabili daiteke munduko txoko desberdinetan argazkiak ateratzeko".

Irailaren 30 baino lehen

Lehiaketa irekita dago dagoeneko eta irailaren 30a baino lehen entregatu beharko dira argazki denak Orkatzen bertan. Irudiak edozein formatutan onartuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Gero, urrian, erakusketan jarriko dituzte jasotako argazki guztiak Orkatzen.