Saninazioetako hainbat ekitalditan lan egiteko jendea behar du Udalak

Urola Kostako Hitza 2008ko uzt. 4a, 11:07

Langabezian daudenek udaletxean eman behar dute izena bihartik hasi eta hilaren 15a bitartean

"Aparkalekuetarako, su festak zaintzeko, eta antzerako lanetarako" behar ditu langileak Udalak

San Inazio jaietako hainbat ekitalditarako langileak behar ditu Udalak: "Aparkalekuetarako, su festak zaintzeko...". Langabezian egon eta lan horiek egin nahi dituztenentzako izena emateko epea bihar zabalduko du Udalak.

Jaietako hainbat ekitalditan lan egiteko izena udaletxean eman behar da, bihartik hilaren 15a bitartean. Izena ematearekin batera, lan esperientzia badu eta antzeko lanetan jardundakoa bada, hori zehaztu beharko da; Nortasun Agiriaren fotokopia ere aurkeztu eta eskaera orria bete beharko da.

Aurreko urteetako jaietan ere langileek jardun izan dute lan hauek egiten, baina Udaleko arduradunek azaldu dutenez, "aurreko urteetan azpikontrata bidez hartu izan dira langileak eta aurten Udalak zuzenean kontratatuko ditu".