Urteko balantzea egin eta zuzendaritza berria aukeratuko dituzte Bagerakoek

Uztarria.eus 2008ko uzt. 2a, 13:07

Bihar, osteguna, Batzar Orokorra egingo dute horretarako; 17:00etan hasiko da Bagera IIan

Orduan onartuko dute baita ere elkartearen izen berria ofizialki, Aitonenaren partez Bagera izendatuta

Urteko balantzea egin eta zuzendaritza berria aukeratzeko bihar, osteguna, Ohiko Batzar Orokorra egingo dute Bagerakoek. Junta Batzordeko kide berriak ere izendatuko dituzte biharko bileran, eta ildo beretik, utziko dutenak agurtu egingo dituzte. Horrekin batera, zuzendaritza berria aukeratuko dute, eta besteak beste, elkartearen lehendakari berria ere izendatuko dute. Sanjuandegi auzoan dagoen Bagera IIan izango da batzarra eta 17:00etan hasiko da.

Batzar Orokor honetan onartuko dute baita ere elkartearen izen berria ofizialki. Aitonena lehengo izena alde batera utzi eta Bagera onartuko dute estatutuetan.

Batzarrera azaltzeko deia

Junta Batzordekoek "batzarrera azaltzeko deia" egin diete Bagerako kide guztiei. "Gai ordenaren garrantzia" azpimarratu dute, eta batzarraren ostean meriendatxo bat egongo dela jakinarazi dute.