Erremonte Txapelketako lehen finalerdia nork jokatuko erabakita dago

Urola Kostako Hitza 2008ko uzt. 2a, 12:07

Etxeberria IV.a-Martinez I.a bikoteak Zulaika-Badiolaren kontra jokatu beharko du

Ostiralean txapelketako hirugarren eta laugarren kanporaketak jokatuko dituzte

Azpeitiko IX. Erremonte Txapelketako lehen finalerdia erabakita gelditu da: Etxeberria IV- Martinez I.a Zulaika-Badiolaren artean jokatuko dute, hilaren 11n, Izarraitz pilotalekuan.

Txapelketako lehen kanporaketak joan den ostiralean jokatu zituzten, Izarraitz pilotalekuan. Aurreneko kanporaketan, Etxeberria IV.a-Martinez I.a bikoteak 40-29 irabazi zion Matxin IV.a-Zubizarreta bikoteari. Bigarrengoan, berriz, Zulaika-Badiolak tanto bakarraren aldearekin irabazi zion Matxin III.a-Baleztena bikoteari.

Ostiralean hurrengo kanporaketak

Erremonte Txapelketako hirugarren eta laugarren kanporaketak ostiralean jokatuko dituzte, 22:00etan, Izarraitz pilotalekuan. Aurrenekoan, Bereziartua-Etxezabal bikotea Matxin III.a-Baleztenaren kontra jardungo da lehian. Ondoren, Ibarzabal-Ion Zalakain-Agirrezabalaren arteko norgehiagoka izango da. Kanporaketak ikustera joateko sarrera doan da.