Udal udaleku irekietarako begiraleak behar dira

Uztarria.eus 2008ko eka. 11a, 15:06

Ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean izango dira udalekuak

Jauzika Heziketa Elkartekoek jakinarazi dutenez, lehentasuna begirale titulua dutenek izango dute

Ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean, udal udaleku irekiak egingo dituzte herrian. Horietarako, ordea, begiraleak behar dira. Interesatuek Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoan utzi beharko dituzte curriculumak. Jauzika Heziketa Elkartekoek jakinarazi dutenez, lehentasuna begirale titulua dutenek izango dute.

Inork informazio gehiago nahiko balu telefono honetara deituta lor dezake: 943 157161.