Eliz kaleko festetako zozketako saridunak

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 4a, 12:06

Bi sari jarri dituzte aurten Eliz kaleko Festa Batzordekoek

"Lehen saria duen txartelaren jabea dagoeneko azaldu dela" esan dute

Eliz kaleko Korputz jaietan, urtero bezala, zozketa egin dute. Bi sari jarri dituzte aurten, eta saritutako lehenengo txartela dagoeneko azaldu dela diote Eliz kaleko Festa Batzordekoek: "Lehen saria 300 euro dira, eta 0696 zenbakiari egokitu zaio. Zenbaki hori duen txartelaren jabea Pili Salegi da".

Bigarren saria Zumaiako Zelai talasoterapian bi pertsonentzako zirkuituak eta jatorduak osatzen dute, baina oraindik saritutako txartelaren jaberik ez da azaldu: 0628 da zenbakia. Ordezkoa, berriz, 0809.