Atxumarri Goikoa baserria erre da

Uztarria.eus 2008ko mai. 1a, 15:05
Atxumarri Goikoa baserria, gaur.

Eraikina "guztiz" kiskali da, baina ez da inor zauritu

Suhiltzaileek sua alboko baserrira ez hedatzea lortu dute

Gaur (osteguna) goizean Aratz-Erreka auzoan Atxumarri Goikoa baserriak su hartu du. Hainbat iturrik jakinarazi dutenez, baserria "guztiz" erre da. Inor ez da zauritu.

Goizeko hamar eta erdietan piztu da sua, oraindik ez dakite baserriko justu zein tokitan.

Suhiltzaileek, hala ere, sua alboko baserrira ez hedatzea lortu dute eta eguerdirako kontrolpean zeukaten.