Karapeto eta Etxezarreta txapeldun Dimarock eskalada txapelketan

Uztarria.eus 2008ko mai. 27a, 16:05
Goiko argazkian, Gorka Karapeto txapelketako une batean. Behean, Maite Etxezarreta podiumean txapela jantzita.

Gorka Karapeto Euskadiko txapelduna izan da; Maite Etxazarreta ere bai, jubeniletan

Karapeto "gustura" agertu da lortutako emaitzarekin

Joan den larunbatean jokatu zuten Diman (Bizkaia) Dimarock eskalada txapelketa. Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria zen Dimako lehia eta Gorka Karapeto eskalatzaile azpeitiarra izan zen euskaldunen artean onena. Karapeto Euskadiko txapeldun atera da. "Gustura eta pozik" agertu da txapelketan lortutako emaitzarekin.

Open estiloko txapelketa zen jokatu zutena, irekia, eta atzerritik ere etorri zen jendea parte-hartzera. Hala, Ryan Roden amerikarra izan zen lehen postua eskuratu zuena gizonezkoetan eta haren atzetik sailkatu zen Karapeto. Hirugarrena Ivo Krasten bulgariarra izan zen.

Bi bide gainditu behar zituzten eskalatzaileek proba gisa. Karapetok azaldu digunez, "lehen, bi bideak zatika egiten zenituen, tartean atseden hartuz, eta gero, bien arteko batuketa eginda ateratzen ziren denborak". Oraingoan, ordea, abiadura hartu dute kontuan antolatzaileek. "Bi blokeak bata bestearen segidan egin behar ziren. Bat bukatu eta segidan bestera", dio. Finalean, lehenengo bi faseak gaindituta, hirugarrengorako Roden amerikarra eta bera gelditu zirela kontatu du Karapetok: "biok gelditu ginen hirugarrenean, nekatuta geunden ordurako". Azkenean Roden nagusitu zen.

Emakumezkoetan, Daila Ojeda, Andrea Cartas eta Itziar Rodriguez izan ziren aurrenak, hurrenez hurren. Maite Segurola azpeitiarra ere finalean izan zen, zazpigarren sailkatu zen.

Maite Etxezarreta jubeniletan txapeldun

Maite Etxezarreta eskalatzaile azpeitiarra ere txapeldun atera zen Diman, jubenil mailan, 18 urtez azpikoen artean, hain zuzen. Etxezarreta, Josebe Zarautz zumaiarrari nagusitu zitzaion finalean eta txapela eskuratu zuen.

Igandean Baltzolan, Euskal Selekzioaren alde

Dimako txapelketaren biharamunean, igandean, Baltzolan (Bizkaia) eskalatzaileek erakustaldia egin zuten hango haitzetan. Euskal Herriko hainbat eskalatzailek Euskal Selekzioa irudikatu zuten erakustaldian eta horien artean zen Karapeto. Euskaldunez gain, atzerriko eskalatzaileek ere egin zuten erakustaldia: txekiarrek, eslovakiarrek, frantzesek, ToledokoekÂ