Lasao Altzariak ISB, Gipuzkoako txapelduna

Urola Kostako Hitza 2008ko mai. 27a, 11:05
Lasao Altzariak ISB taldekoak garaipena ospatzen (ISB).

Mondragon Unibertsitatearen kontra jokatu dute finala Donostian

Lehia gogorra izan zen finalekoa. 59-60 eginda, puntu bakar bateko aldearekin irabazi zuten azpeitiarrek

Iraurgi Saskibaloi Elkarteko Junior mailako Lasao Altzariak ISB taldea Gipuzkoako txapelduna da, igandean Mondragon Unibertsitatearen kontra finala irabazi ondoren.

Larunbatean jokatu zituzten finalerdiak Donostiako Benta Berri kiroldegian. Lasao Altzariak ISB-ek Ordiziaren kontra jokatu zuen. Azpeitiko taldeak erraz irabazi zuen, 47-72 emaitzarekin. Finaulerrekoa irabazita finala jokatzeko txartela lortu zuten azpeitiarrek.

Igandean jokatu zuten finala juniorrek, hau ere Donostiako Benta Berrin. Azken norgehiagokan aurkari Mondragon Unibertsitatea izan zuten. Lehia gogorra izan zen finalekoa. Azkenean, 59-60 eginda, puntu bakar bateko aldearekin Gipuzkoako kopa Azpeitira ekarri zuten.