Etxebeltzeko 54 BOE udazkenean zozkatzea aurreikusten dute

Urola Kostako Hitza 2008ko mai. 23a, 11:05
Etxebeltz-Izarrako eremua.

Aurretik, Babes Ofizialeko Etxebizitzen oinarriak aztertu eta Eusko Jaurlaritzara bidali behar dituztela diote Udalekoek

Etxebeltz Izarrako Babes Ofizialeko Etxebizitzen bigarren fasean, gainontzeko 54 etxebizitzak zozkatuko dituzte

Etxebeltz-Izarran eraikiko dituzten 54 Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) udazkenean zozkatuko dituztela aurreikusten du Udalak. Azpeitiko alkate IƱaki Errazkinen esanetan, orain Udala Babes Ofizialeko Etxebizitzen oinarriak ari da aztertzen; horiek zehaztu ondoren Eusko Jaularitzara bidali beharko dituzte; "han lau bat hilabete behar izaten dituzte" gaia aztertzeko. Beraz, alkatearen esanetan, udazkena izango da babestutako etxe horien zozketa egiterako.

Etxebeltz-Izarra lur eremuan 320 etxebizitza eraikiko dituzte. Horietatik 208 babes ofizialekoak dira eta gainontzekoak, berriz, pribatuak. Babes ofizialeko 154 etxeren zozketa joan den apirilaren 4an egin zuten, Udal Kiroldegian. Etxe horietarako izena emandakoen behin betiko zerrendan 559 lagun zeuden.

Etxebeltz Izarrako Babes Ofizialeko Etxebizitzen bigarren fasean, gainontzeko 54 etxebizitzak zozkatuko dituzte.