Nuarben Trinidade festak ospatuko dituzte astelehenera bitartean

Uztarria.eus 2008ko mai. 16a, 14:05
Nuarbe auzoa ('Urola Kostako Hitza').

Hiru egunetan, era askotako ekitaldiak izango dira, auzotarren gozagarri

Bihar, larunbata, 19:00etan kale akrobaziak egingo ditu Bizikleta Free Style Manga Ramp taldeak

Bihar, larunbata, ekingo diote nuarbetarrek Trinidadeko festei. Astelehenera bitartean, era askotako ekitaldiak izango dira auzotarren gozamenerako.

Bihar, 19:00etan izango da lehen ekitaldia: Kale Akrobaziak egingo dituzte ‘Bizikleta Free Style Manga Ramp’ taldeak. 20:30ean, herri afaria egingo dute zimitarioan eta ondoren, goizaldera arte, erromeria izango da ‘Kupela’ taldearekin. Goizaldean, berriz, baratxuri zopa izango dute ohera joan aurretik nuarbetarrek.

Igandean meza izango da lehenengo eta horren ondoren, 13:00etan, Azpeitiko Musika Banda Gaztearen kontzertua hasiko da. Kontzertuak irauten duen bitartean luntxa eskainiko diete bertaratzen direnei. 18:00etan herri kirol lehia egingo dute. Harrijasotzen Aimar eta Izeta II.a ariko dira eta aizkoran Ugaitz Mugerza eta Mujika. Harrijasotzaileak hiru harri desberdinekin ariko dira eta aizkolari bakoitzak zortzi korte egin beharko ditu. Iluntzean, Izer eta Alabier trikitilariak ariko dira erromeri giroa pizten.

Astelehena izango da trinitateetako azken eguna. Arratsalde partean ume jolasak eta txokolatada egingo dituzte eta iluntzean erromeria izango da Imuntzo eta Beloki trikitilariekin. Erromeri giroan bukatu dituzte nuarbetarrek euren festak.