Gazteria Sailak boluntarioei zuzendutako ikastaroa antolatu du

Urola Kostako Hitza 2008ko mai. 14a, 11:05

Gizarte Trebetasunak' ikastaroko saioak hilaren 20, 21 eta 22an izango dira, Antxieta etxean

Udan begirale bezala jardun nahi dutenentzako lan poltsa zabalik dago

Udaleko Gazteria Sailak Gizarte trebetasunak doako ikastaroa antolatu du, herritarrei eta, batik bat, boluntarioei zuzenduta. Saioak hilaren 20, 21 eta 22an izango dira, 17:00etatik 20:00etara, Antxieta etxeko liburutegian.

Gazteria Sailekoen esanetan, ikastaroarekin antolatzeko arrazoia "elkarteetan parte hartzen duten boluntarioei lana errazago egiteko teknikak eskaintzea da". Ikastaroa Hezkide Eskolako BeƱat Solabarrietak emango du, bi helbururekin: "Bakoitzak bere gizarte trebetasunen inguruko hausnarketa sustatzea, eta pertsonen arteko harremanak errazten dituzten trebetasunak lantzea".

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek ostirala bitartean izena eman behar dute Gazte Informazio Bulegoan (Zapo Txokon).

Begirale lan poltsa zabalik

Bestetik, Azpeitiko Udalaren Udaleku irekietarako begiraleak behar direla azaldu dute Jauzika Heziketa Elkartekoek. Udaleku irekiak, ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean izango dira. Begirale bezala jardun nahi dutenek curriculuma Gazte Informazio Bulegora eraman behar dute hilaren 23a baino lehen. Udalekuen antolatzaileek jakinarazi dutenez, "begirale bezala aritzeko lehentasuna Begirale Titulua daukatenek izango dute".