Uema Eguna antolatzeko bilera zabala, asteartean

Uztarria.com 2008ko api. 26a, 18:04

Sindikatu Zaharrean izango da batzarra, 20:00etan

Ekainaren 14an izango da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen jaia, Azpeitian

Ekainaren 14an izango da aurten Uema (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) Eguna, Azpeitian, eta egun hori antolatzeko deialdia egin dute herriko hainbat euskaltzalek: datorren asteartean (apirilaren 29an) izango da lehen bilera, 20:00etan, Sindikatu Zaharrean. Deialdia, euskaltzale orori eginda dago, eta parte hartzeko dei egin dute antolatzaileek.

Azpeitiko Udalak apirilaren 5ean Ueman sartzea erabaki zuen, eta Mankomunitateko zuzendaritzak aurtengo eguna Ueman sartutako herri batek antolatzea nahi zuen. Iaz ez zuten egin; duela bi urte, Alegin.

Ekainaren 14an bertan lehendabizi Uemako Batzar Nagusia egingo dute, Azpeitian. Ondoren, festa.