Atxunbarri baserrirako errepidea berritu dute

Uztarria.eus 2008ko api. 14a, 14:04
Takolotik Urretara doan errepidea.

"Gastatuta zegoen hormigoia lehengo errepidean eta horrek arriskuan jartzen zituen bertako bizilagunak" Udalekoen esanetan

Orain, Takolotik Urretarainoko errepidea konponduko dute

Aratz-Erreka auzoko Atxunbarri baserrirako errepidea berritu dute. Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez, "baserriraino aldapa handia dago eta gainera, gastatuta zegoen hormigoia lehengo errepidean". Horrek arriskuan jartzen zituen Atxunbarriko bizilagunak.

Udalekoen esanetan, baserri ustiapenean diharduten baserrietako bideak konpontzea dute arlo horretako irizpideetako bat eta horri jarraiki ekin diote lanei. Hala, brea –galipota tipo bat- bota dute Atxunbarrirako errepidean.

Orain Takolotik Urretara

Atxunbarrirako lanak bukatuta, Takolotik Urretarainoko (Izarraitz auzoa) errepidea konponduko dute orain. Bide horretan ere "aldapa handia" eta "hormigoia gastatuta" dagoela-eta sortzen den arriskuagatik ekingo diote lanei. Brea botako dute hor ere.