Zapo Txokoko ikastaroetan izena emateko epea bukatzear

Uztarria.eus 2008ko api. 10a, 15:04

Hasiberrientzat sukaldaritza, txalaparta, GNU/Linuxera migratzeko ikastaroa eta Gizarte Trebetasunak jarri dituzte aukeran

Bihar, apirilaren 11an, bukatuko da epea

Bihar (apirilak 11, ostirala) bukatuko da Udaleko Gazteria Sailak Zapo Txoko gaztelekuan antolatu dituen ikastaroen izen-emate epea. Hasiberrientzat sukaldaritza, txalaparta, GNU/Linuxera migratzeko ikastaroa eta Gizarte Trebetasunak jarri dituzte aukeran.

Ikastaroak apirilean hasiko dira, eta hiru hilabateko luzapena izango dute.

Sukaldaritza ikastaroan zerrendak itxita daude, ez baitago jada lekurik. Gainontzeko ikastaroetan oraindik eman daiteke izena.