Nabarraldek 'Euskal Ikasketak' hitzaldi eta mahai-inguru sorta antolatu du

Urola Kostako Hitza 2008ko api. 2a, 13:04
Ezkerrean, Iñaki Egaña izango da hizlarietako bat.

Euskal Herriko "errealitatearen adierazpen eta arazo sakonak" ezagutaraztea du helburu ekimenak

Denera bost hitzaldi eta beste hainbat mahai-inguru izango dira apirilaren 7an hasi eta ekainaren 6a bitartean

Nabarralde elkarteak Azpeitian duen Nafarroako Azpeitiarrak taldeak Euskal Ikasketak izeneko hitzaldi eta mahai-inguru sorta antolatu du, Azkoitiako eta Azpeitiko udalen laguntzarekin. Ekimenak astelehenetan izango dira Azpeitiko Esklabetan, 21:00etan.

Guztira bost hitzaldi eta beste hainbat mahai-inguru izango dira apirilaren 7an hasi eta ekainaren 6a bitartean.

Osatutako egitarauaren helburua Euskal Herriko "errealitatearen adierazpen eta arazo sakonak" ezagutzera ematea da, elkartekoen esanetan. "Gure gizarteak bizkortasun eta ekintza gaitasun harrigarriak" erakutsi dituela iritzita, Nabarraldek gertaera eta prozesu kolektibo horiek helarazi nahi dizkie herritarrei, hauen inguruan ikertuz eta hausnartuz. Horrenbestez, euskal gizarteko historia, ekonomia, eta euskara landuko dituzte, besteak beste.

Egitarau zabala

Bost hitzaldik eta bost mahai-inguruk osatutako egitarau zabala izango da, beraz.

Apirilaren 7an emango diote hasiera ikastaroari, astelehenarekin, eta Iñaki Egaña Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak emango du Historia: Diktadura estreinako hitzaldia.

Hurrengo astelehenean, apirilaren 14an, Luis Martinez Garateren El paradigma navarro izeneko hitzaldia izango da.

Apirilaren 28an, aldiz, Mikel Belasko izango da Euskararen historia hitzaldia helaraziko duena.

Maiatzeren 12an Joseba Felix Tobar-Arbulu EHUko irakasleak ekonomia izango du hizpide Euskal Herriko ekonomia hitzaldian.

Hitzaldiei amaiera emateko, ekainaren 9an, Joseba Asiron izango da Euskal Herriko Historiaurrea hitzaldia ematen.

Mahai-inguruak

Hitzaldiak amaitu ondoren, mahai-inguruek hartuko dute horien lekukoa. Hala, apirilaren 21ean hasiko dira, eta maiatzaren 5ean nahiz 19an eta ekainaren 2an nahiz 16an izango dira hurrengo saioak.

Izena emateko aukera

Hitzaldietan eta mahai-inguruetan parte hartu nahi dutenek 30 euroko matrikula ordaindu beharko dute honako kontu korronte zenbakian: 3035 0058 30 0580090448. Bestalde, informazio gehiago nahi duenak 948 211057 telefono zenbakira dei dezake.

Egitaraua

  • Apirilak 7, astelehena. Ikastaroari hasiera. Hitzaldia: Iñaki Egaña. Historia: Diktadura
  • Apirilak 14, astelehena. Hitzaldia: Luis Mtz Garate. El paradigma navarro.
  • Apirilak 21, astelehena. Mahai-ingurua.
  • Apirilak 28, astelehena. Hitzaldia: Mikel Belasko. Euskararen historia.
  • Maiatzak 5, astelehena. Mahai-ingurua.
  • Maiatzak 12, astelehena. Hitzaldia: Joseba Felis Tobar-Arbulu. Euskal Herriko ekonomia.
  • Maiatzak 19, astelehena. Mahai-ingurua.
  • Ekainak 2, astelehena. Mahai-ingurua.
  • Ekainak 9, astelehena. Hitzaldia: Joseba Asiron. Euskal Herriko historiaurrea.
  • Ekainak 16, astelehena. Mahai-ingurua.