Bagerak koro herrikoiaren entsegua atzeratu du

Uztarria.eus 2008ko mar. 31a, 17:03

Lanpetuta dabiltza eta astebete atzeratzea erabaki dute entsegua

Bagerak Iratxera irteera antolatu du apirilaren 16rako

Bagera elkarteak jakinarazi duenez, lanpetuta dabiltza eta astebete atzeratzea erabaki dute koro herrikoiaren entsegua. Gaur (astelehena) hasi behar zuten arren, bihar zortzi emango diote hasiera entseguei, Aitonena I-en duen egoitzan, 18:00etan.

Iratxera irteera

Bagerak Iratxera irteera antolatu du apirilaren 16rako. Hainbat ekintza egingo dituzte egunean zehar eta, horien artean, San Migel eliza ikustera joango dira.

Sarrerak, apirilaren 11ra arte izango dira salgai Aitonenan, 26 eurotan (autobusa eta bazkaria sartzen dira prezioan). Izena emateko bazkide agiriko zenbakia eman beharko da.