Chebor eta Atudonyang irabazle maratoi erdian

Uztarria.eus 2008ko mar. 29a, 19:03

Ez dute Azkoitia-Azpeitiko errekorrik egin, bero egiten zuelako

Probako partaidetza marka hautsi dute: 1.165 lasterkari

Sailkapenak hemen

William Chebor kenyarra izan da gizonezkoetan gaur (larunbata) Azkoitia-Azpeitia 15. maratoi erdiko irabazlea, eta emakumezkoetan beste kenyar bat garaile: Margaret Atudonyang. Ez dute markarik hautsi (1.03.00 egin du Cheborrek, 1.13.32 Atudonyangek), bero egiten zuelako eta haizea ere izan da. Iazkoak dira probako errekorrak: Yaret Asmeronek 1.00.28 egin zuen gizonezkoetan eta Pamela Chepchumbak 1.08.57 emakumezkoetan.

Partaidetzan bai hautsi dela errekorra gaur: 1.165 lasterkalarik eman dute izena. Aurreko marka 1.133koa zen, 2006koa; iaz 1.103 izan ziren.

Probaren azkeneko bi aldietako irabazleak —Asmeronek—, ez du egun ona izan gaur, seigarren egin duelako. Asier Cuevas izan da lehen euskal herritarra: zortzigarren (1.10.00).

Sailkapenak

Gizonezkoak.
-1. William Chebor. 1.03.00
-2. Yusuf Songoka. 1.04.14
-3. James Moiben. 1.05.42
-4. Pedro Nimo. 1.05.48

Emakumezkoak.
-1. Margaret Atudonyang. 1.13.32
-2. Marta Fernandez. 1.17.53.
-3. Teresa Pulido. 1.19.38.

Lehenengo dortsala Diego Garcia zenaren familiari ematen diote beti eta hurrengo hirurak Yaret Asmeron, Chebor eta Yusuf Songokak eman dituzte soinean. Nesketan, Atudonyang, Teresa Pulido eta Marta Fernandez izan dira.

Bihar Diego Garcia zenaren lagun Juan Antonio Crespo atleta omenduko dute. Hain zuzen, etzi beteko dira zazpi urte hil zela.

Gaur hirugarren urtez txipak banatu dituzte korrikalarien artean, denbora neurketak zehaztasunez egiteko. "Sistema honekin hasi ginenetik oso baliagarria egin zaigu eta aurten ere horrela izango da. Champion Chip enpresarekin egingo dira denbora neurketak", zioen atzo Maite Etxaniz antolatzaileetakoak.