Azpeitia Saria txirrindulari probaren 28. edizioa izango da igandean

Uztarria.eus 2008ko mar. 28a, 11:03

Kadete mailako probak 55 kilometroko ibilbidea izango du

Corrugados Azpeitia taldeko zortzi txirrindulari izango dira lehian

Igandean izango da Azpeitia Saria Txirrindulari probaren 28. edizioa. Kadete mailako proba da eta Azpeitiko plazan emango diote hasiera, 16:00etan. 55 kilometroko ibilbidea izango du (Azpeitia-Urrestilla-Azkoitia-Oikia-Azpeitia).

Azpiur, Dorletako Ama, Club Ciclista Irunes, Zumaiako Txirrindulari Elkartea, Orioko Txirrindulari Elkartea, Lokatza, Zarauztarra, Elgoibar, Andoaingo Txirrindulari Elkartea, AloƱamendi, Alleru eta Corrugados Azpeitia taldeetan banatutako ehun bat txirrindularik parte hartzea espero dute eta horietatik zortzi izango dira lehian arituko diren azpeitiarrak.

Helmugara lehen iristen diren hiru txirrindularik garaikurra lortuko dute.

Trafikoari dagokionez, ez dute biderik itxiko proba dela-eta. Hala ere, antolakuntzak esan duenez, posible da zain egon behar izatea 5-10 minutuz errepidean, txirrindulariak pasatu bitartean.