Pasaiko Sarraskiaren urtemuga gogoratuko dute larunbatean

Uztarria.eus 2008ko mar. 26a, 18:03
Larunbateko ekitaldiak iragartzen dituen kartela.

.12:30ean egingo dute lore eskaintza

Egun osoan zehar, triki poteoa, bazkaria, batukada eta kontzertuak izango dira

Larunbatean, hilak 29, Pasaiko Sarraskiaren urtemuga gogoratzeko omenaldi-aldarrikapen eguna egingo da herrian. Pasaiko Sarraskia Argitu taldeak urte askoan egin izan duen moduan, aurten ere gertaera hura gogoratu eta argitzeko hainbat ekimen antolatu ditu.

Hala, 12:30ean egingo dute eraildakoen aldeko lore eskaintza. Gero, triki poteoa egingo dute herrian zehar eta 14:30ean bazkalduko dute Bageran (Aitonena). Bazkalostean, berriz, batukadarekin poteoa egingo dute, 17:00etan. Eguna bukatzeko kontzertuak izango dira 22:00etan hasita Udaletxeko arkupetan. Mondokane eta Lauroba taldeek joko dute.

Duela hogeita lau urte erail zituzten Kurro eta Pelitxo Pasaiako badian

Hogeita lau urte igaro dira Pasaiako badian Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztenetik. Lau horietako bi, Pedro Mari Isart Pelitxo eta Dionisio Aizpuru Kurro, azpeitiarrak ziren. Autopsien arabera, gorpuek 113 bala zauri zituzten. Joseba Merino, operazio horretan, atxilotu egin zuten.

"Egia jakinarazi nahi da, eta errudunak identifikatu eta epaitegietara eraman". Hori aldarrikatuko dute larunbatean.